Euskal jantzia lepoihal granaterekin M58
Emakumeetzako euskal jantzia granatedun lepoihalarekin ditugunetakoen aberatsena da hau da; tolesturadun gonak gorputza dauka eta barrenean gonak erakusten digu eguzkiloreak granate kolorean, bai gonaren tolesturan bai gonaren barreneko buelta osoan. Korpinoa adamaskatua granate kolorean disdiradun oihala da. Brusa kotoi eta lihozkoa izanik brodatu dago paparrean, idunean, eta mahuketan ere, granate kolorean eta paparrean nerbioak eta parpailak ditu. Lepoko zapia oso handia izanik eta biskosa eta artilez oso beroki ona da negurako beltza eta grisa koloretan, azkenik lepokoihala mantoia bezain handia denez gero negurako oso aproposa da. Buruko zapia ere oso deigarria da, gonaren oihal berbera da, hau da eguzkilorez adornatua eta azken dotoretasuna honek ematen dio jantziari.
Description
Jantzi guzti hau banan banan eros daiteke edo baita beste jantzi batzuekin konbinatua. Gonak zapiarekin 85.85€, korpinoa 38.30€, brusa brodatua 60€, lepoko zapia 33.15€ lepokoihala39.50€ eta azkenik azpikogona lihozkoa eta hiru zatitan parpailak oso landua 69.75€.