Txapelak
Txapela ez da gizonezkoen kontua: baserrietan beti eraman izan da. Elosegirenak dira, Tolosakoak (1858tik), eta bederatzi koloretan daude: beltza, gordina, grisa, urdina, gorria, mostaza, berdea, turkesa eta morea.
Buruaren inguruaren arabera eskatzen dira, 52tik 62 cm-ra, eta neurri bakoitzak bere hegala du. Neurtu zinta batekin bekokitik eta belarrien gainetik. Boina edo txapela: jantzi bera da.