Zorion Euskal Jantziak-en eskaera bakoitza Galdakaoko gure dendan prestatzen dugu, eta Correos Express bidez bidaltzen dugu.

Entrega-epeak:

  • Astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 13:30 baino lehen jasotzen ditugun eskaerak egun berean bidaltzen ditugu.
  • 13:30etik aurrera, asteburuan edo jaiegunetan jasotzen ditugun eskaerak hurrengo lanegunean bidaltzen ditugu.
  • Penintsulan hurrengo lanegunean entregatzen dira. Adibidez: asteartean 13:30 baino lehen eskatzen baduzu, asteazkenean jasoko duzu; astearte arratsaldean eskatzen baduzu, ostegunean.
  • Transferentzia bidez ordaintzen baduzu, epea ordainketa jasotzen dugunetik zenbatzen da.
  • Balearretan, Kanarietan, Ceutan eta Melillan epea luzeagoa izan daiteke.
  • Epe hauek garraio-enpresaren ohikoak dira, eta ez dira bermatzen.

Bidalketa-gastuak:

  • Envío Express 24 h (24 orduko bidalketa): 4,95 € eskaera bakoitzeko Penintsulan. Doan, 65 €-tik aurrera.
  • Envío Express Sábado (larunbateko entrega): 8,50 €. Ordaintzerakoan, eskaera ostiralean bidaltzen denean bakarrik agertzen da (ostegunean 13:30etik aurrera edo ostiralean 13:30 baino lehen egindako eskaerak). Ez da doako bidalketan sartzen.
  • Correos Express puntu batean jasotzea: 4,95 €, doan 65 €-tik aurrera. Ordaintzerakoan, posta-kodearen bidez hurbilen duzun puntua aukeratzen duzu, eta nahi duzunean jasotzen duzu.
  • Galdakaoko gure dendan jasotzea: doan.

Garraioa:

  • Zure eskaera dendatik ateratzen denean, jarraipen-zenbakia duen mezu elektroniko bat bidaliko dizugu.
  • Egun jakin baterako behar duzu? Idatz iezaguzu WhatsApp bidez eskaera egin aurretik, eta garaiz iritsiko den ala ez esango dizugu.

Garraioko gorabeherak:

  • Paketea hondatuta jasotzen baduzu, eman horren berri guri eta garraio-enpresari, paketea jasotzen duzunetik gehienez 24 orduko epean.
  • Ez gara gure esku ez dauden arrazoiek (grebak, eguraldi txarra, etab.) eragindako atzerapenen erantzule.

📩 Bidalketei buruzko edozein galdera izanez gero, idatz iezaguzu WhatsApp bidez (629 055 538) edo trajesvascos@gmail.com helbidera.

Nazioarteko bidalketak:

Mundu osora bidaltzen dugu Galdakaoko gure dendatik, Correos Express bidez. Arreta handiz prestatzen dugu zure euskal jantzia edozein herrialdetara ondo irits dadin.

Epeak eta prezioa:

  • Gutxi gorabeherako epea: 2-7 lanegun, helmugako herrialdearen arabera.
  • Portugal: 8,90 €
  • Europar Batasuna: 29,90 €
  • Europako gainerako herrialdeak (Erresuma Batua, Suitza, Norvegia, Andorra…): 54,90 €
  • Estatu Batuak, Kanada eta Mexiko: 64,90 €
  • Erdialdeko Amerika, Karibea eta Hego Amerika (Argentina, Txile, Kolonbia…): 99,90 €
  • Asia eta Ozeania: 109,90 €
  • Afrika: 129,90 €
  • Prezioa erosketa-organ automatikoki kalkulatzen da. Jarraipena: Correos Express-en jarraipen-zenbakia jasoko duzu posta elektronikoz.

Aduanak eta inportazio-zergak:

  • Europar Batasunetik kanpoko bidalketetan, helmugako herrialdeak muga-zergak edo inportazio-zergak ezar ditzake. Zenbateko horiek ez daude produktuaren ezta bidalketaren prezioan sartuta, eta paketea jasotzen duenak ordaintzen ditu.
  • Zalantzarik baduzu: galderaren bat baduzu edo neurrira egindako tarifa bat behar baduzu, idatz iezaguzu WhatsApp bidez (629 055 538) eta pertsonalki lagunduko dizugu.